1 de junio de 2010

MANIFESTACIÓN CONTRA EL NUEVO CRIMEN DE GUERRA ISRAELÍ





Comunicado de los Grupos Contra las Guerras de Iruña. Convocatoria de manifestación


Los Grupos de Iruñea contra las Guerras convocamos una manifestación este martes 1 de junio a las 19.30
Llamamos a participar de forma masiva en la manifestación que hoy martes 1 de junio a las 19:30 saldrá de la Plaza del Castillo de Iruñea para protestar por el nuevo crimen de guerra perpetrado por Israel. El recorrido de la manifestación es Plaza del Castillo-Chapitela-Estafeta-Duque de Ahumada-Carlos III-Plaza de Merindades. La Red Solidaria contra la Ocupación de Palestina ha organizado otras convocatorias en ciudades y pueblos del Estado español y las nuestras se inscriben también en ese marco de solidaridad y acción conjunta. Acude, exige responsabilidades y sanciones al estado de Israel!

GERRA KRIMEN BERRIA: ISRAELEN ZIGORGABETASUNAREKIN BUKA DEZAGUN

Maiatzaren 31ko egunsentian Israelgo zenbait gerraontzik, hainbat helikoptero militarren babespean, Giza Eskubideekin arlo desberdinetatik lotuta dauden zibilen flotako zenbait ontzi metrailatu zituzten. Flotaren helburua Gazari ezarritako setioa hautsi eta giza laguntza eramatea zen. Gazako Zerrendako biztanleak “okupatutako biztanleria” direla aitortzen du nazioarteko legediak; %80 errefuxiatuak dira eta biztanle guztiak setio bidegabea eta legez aurkakoa jasaten ari dira.

Nazioarteko Zuzenbideak gerra krimentzat jotzen du erasoa, nazioarteko uretan gertatu delako. Gainera, Ehud Barak Israelgo defentsa ministroak zuzenean agindu du, eta horrek ‘estatu krimen’ bilakatzen du egindakoa.

Askatasunaren aldeko Flota erakunde hauek antolatzen dute: Turkiako IHH (Insani Yardim Vakfi) giza fundazioak, Gazako Setioarekin Bukatzeko Europako Kanpainak (ECESG), Greziako kanpainak, ‘Gazarako itsasontzia’ kanpaina suediarrak eta Free Gaza Movement erakundeak. Israelgo indar armatuek Gazari ezarritako itsas setioa hausten saiatzeko orain arte egin den koordinatutako ekintza handiena da.

Gaur arte nazioarteko uretan ibili den espedizioan hirurogei nazionalitate desberdineko 750 pertsona inguru doaz. Haien artean kazetariak, parlamentariak eta ekintzaileak daude. Ekimen honetan parte hartzen duten ehunka ekintzaileekin batera, ontziek 10.000 tona material daramate: hornigai medikuak, eraikuntzarako eta hezkuntzarako materialak, ezinduentzako bostehun ibilgailu elektriko eta aurrefabrikatutako ehun etxe 2009ko “Berun Urtua” operazioan Israelen erasoaldien erruz etxea galdu zuten familientzat.

Bukatzeko, gaur asteartea arratsaldeko 7:30ean Iruñeko Gazteluko Plazatik abiatuko den manifestaziora joateko dei egiten dugu. Palestinaren Okupazioaren aurkako Sare Solidarioak beste ekimen batzuk antolatu ditu Estatu espainiarreko hainbat hiri eta herritan, eta hemengoak elkartasunerako eta elkarlanerako testuinguru horretan ere kokatzen dira.

Zatoz eta Israelgo estatuarentzat erantzukizunak eta zigorrak eskatu!