1 de junio de 2011

CARTA ABIERTA A LA CAN Y BANCA CÍVICA. GUTUN IREKIA NAFARROAKO KUTXARI




Srs/Sras miembros de los Consejos de Administración de CAN y Banca Cívica:
Sus departamentos de marketing han hecho un extraordinario esfuerzo en los últimos años para convencer a clientes y al público en general de la vocación de Transparencia y Responsabilidad Social de CAN y Banca Cívica.
Sus anuncios nos hablan de importantes proyectos sociales “elegidos por clientes de CAN” y de una “revolución” en su forma de hacer negocios.
Y en su página web leemos que Uds han firmado el pacto mundial de la ONU, que les compromete “a no ser cómplices en la vulneración de los derechos humanos”.
Hasta la misma marca “Banca Cívica” suena a empresa financiera con vocación de ONG.
Es una lástima que los responsables de marketing se olvidaran de dar publicidad a la participación de CAN y Banca Cívica en el negocio del armamento. Como bien sabrán Uds., las dos entidades, a través de la empresa matriz OESIA, son los principales inversores en TECNOBIT*, una empresa muy significativa en el sector de fabricación de armamento del estado español.
Peor aún, resulta que TECNOBIT es un importante socio de RAFAEL ADVANCED DEFENSE SYSTEMS**, empresa propiedad del Gobierno israelí que fabrica una sofisticada gama de misiles y armamentos utilizados por sus fuerzas armadas (y las fuerzas de la OTAN).
Éstas son armas que, sin duda, mataron a cientos de civiles indefensos en la invasión israelí de Gaza en 2008/2009 y en la invasión de Líbano en 2006 y que se emplean a diario para matar y oprimir a la población palestina en Gaza y Cisjordania.
Exigimos a CAN y a Banca Cívica, entidades que siguen siendo públicas hasta su privatización en julio, que actúen con verdadera responsabilidad social, que escuchen, por favor, la voz de la sociedad civil palestina y navarra y que desinviertan en empresas - como TECNOBIT – que están relacionadas con la ocupación israelí de Palestina.
Si no, por lo menos, actúen con la transparencia que pregonan y hagan pública su participación en el negocio de armamentos. Un negocio manchado con la sangre de muchas personas inocentes no solamente en Palestina, sino también en Irak, Afganistán, Libia y otros países, a los que la intervención occidental ha llevado la guerra.
Atentamente Grupos de Iruñea contra las Guerras/Palestinarekin Elkartasuna Ekimena
*www.oesia.com/estructura_accionarial
http://www.gerrakgelditu.org/index.php?mod=noticias&tipo=completa&idNoticia=427

** www.rafael.co.il
GUTUN IREKIA NAFARROAKO KUTXARI (CAN) CANeko eta Herritarren Bankuko Administrazio Kontseiluetako kide zareten jaun/andreok:
Zuen marketin sailek ohiz kanpoko ahalegina egin dute azken urteotan, bezeroak eta, oro har, herritarrak konbentzitzen CANek eta Herritarren Bankuak gardentasunerako eta erantzukizun sozialerako duten bokazioaz.
Zuen iragarkiek «CANeko bezeroek aukeratu» dituzten gizarte-proiektu garrantzitsuez hitz egiten digute; eta baita «iraultzaz» ere, negozioak egiteko duzuen modua dela-eta.
Zuen web-orrian irakur dezakegu NBEren mundu-ituna sinatu duzuela, eta horrek behartzen zaituztela «konplize ez izatera giza eskubideak urratzen».
«Herritarren Banku» markak berak GKE bokazioa duen finantza-enpresa baten itxura du.
Lastima da marketin-arduradunak ahaztu izana CANek eta Herritarren Bankuak armen negozioan izan duten parte-hartzeari publizitatea egitea. Zuek ondo jakingo duzuenez, bi erakunde horiek dira, OESIA enpresa nagusiaren bidez, TECNOBITen* inbestitzaile nagusiak. Eta TECNOBIT oso enpresa esanguratsua da Espainiako estatuko armen fabrikazioaren sektorean.
Baina, are okerragoa da RAFAEL ADVANCED DEFENSE SYSTEMS** enpresaren bazkide garrantzitsu bat izatea TECNOBIT. Enpresa hori Israelgo Gobernuarena da, eta haien indar armatuek (eta NATOko indarrek) erabiltzen dituzten misil- eta arma-aukera sofistikatua fabrikatzen du.
Arma horiek, zalantzarik gabe, ehunka herritar babesgabe hil zituzten Israelek Gaza (2008-2009) eta Libano (2006) hartu zituenean. Arma horiek erabiltzen dituzte, hain zuzen, egunero Gaza eta Zisjordaniako palestinar biztanleria hiltzeko eta zapaltzeko.
CANi eta Herritarren Bankuari eskatzen diegu (oraindik erakunde publikoak baitira, uztailean pribatizatzen diren arte) benetako erantzukizun sozialarekin joka dezatela; entzun dezatela, mesedez, Palestinako eta Nafarroako gizarte zibilaren ahotsa; eta utz diezaiotela Israelek Palestina okupatzearekin zerikusia duten enpresetan —esate baterako, TECNOBITen— inbestitzeari.
Horrela ez bada, gutxienez, joka ezazue aldarrikatzen duzuen gardentasun horrekin eta zabal ezazue jendartean armen negozioan parte hartzen duzuela. Pertsona errugabe askoren odolarekin zikindutako negozioa da, bai Palestinan, Iraken, Afganistanen, Libian eta bai beste herrialde batzuetan; hain zuzen ere, Mendebalaren esku-hartzeak eraman ditu gerrara herrialde horiek.
Adeitasunez, Gerren aurkako Iruñeko taldeak / Palestinarekin Elkartasuna Ekimena *www.oesia.com/estructura_accionarial
** www.rafael.co.il

mas