3 de abril de 2013

Moción aprobada en el Ayuntamiento de Leitza para retirar el titulo de hijo adoptivo a Antonio Lizarza, jefe de los requetés de Navarra


























Moción aprobada en el Ayuntamiento de Leitza para retirar el titulo de hijo adoptivo a Antonio Lizarza.
 
9 votos a favor (Bildu) y dos en contra (DNE y UPN)




LEITZAKO UDALAREN EKIMENA, ANTONIO LIZARZA HERRIKO SEME KUTTUN IZENDATZEKO AKORDIOA BERTAN BEHERA UZTEKO



Kontuan hartuta gaur egun frankismoaren makina bat ikur daudela bai Leitzan eta bai Nafarroa osoan, Leitzako Udalak ikur hauek kentzeko akordioa adostu zuen joan den 2012ko abenduan burututako osoko bilkuran.

Ildo beretik, ikur hauekin batera, hainbat instituziok, izendapenen bitartez, 1936ko estatu-kolpean nabarmendutako pertsonaia askoren irudia goratzen dute. Hori guztia kontuan hartuta, beharrezkoa da instituzio horiek, dagokien erabakiak hartuz, akordio horiek bertan behera uztea: herriko seme kuttun izendatzea, ohorezko seme izendatzea…

Egoera hori dela-eta, Leitzako Udalak honako erabakia hartu du:

1.- Leitzako Udalak 1945eko ekainaren 5ean hartutako akordioa bertan behera uztea. Akordio haren bitartez herriko seme kuttun izendatu zuten Antonio Lizarza Iribarren, Nafarroako erreketeen buru izandakoa eta estatu-kolpean nahiz ondoren Nafarroan egindako errepresioan egiteko garrantzitsua izan zuena.

2.- Erabaki honen bitartez Leitzako Udalak, Antonio Lizarza Iribarreni seme kuttunaren izendapena kentzeaz gainera, Nafarroako udal guztiei dei egiten die haiek ere bide hori jarrai dezaten eta antzeko izendapenak bertan behera utz ditzaten.

3.- Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Parlamentuari eta Gobernuak Nafarroan duen Delegaritzari akordio honen berri ematea eta beraiek ere, modu honetako izendapenik baleukate, neurri berdinak har ditzatela eskatzea.

4.- Hedabideen bitartez ekimen honen berri ematea.


Leitzan, 2013ko martxoan.











INICIATIVA DEL AYUNTAMIENTO DE LEITZA PARA LA RETIRADA DE NOMBRAMIENTO DE HIJO ADOPTIVO DE LEITZA DE ANTONIO LIZARTZA


Teniendo en cuenta que a día de hoy existen innumerables símbolos franquistas en Leitza y en toda la geografía de Navarra, el Ayuntamiento de Leitza, en sesión plenaria celebrada el pasado mes de diciembre de 2012, acordó una iniciativa para retirar dichos símbolos.

En este sentido, junto a estos símbolos, nos encontramos con numerosos nombramientos por parte de diferentes instituciones ensalzando la figura de muchos personajes relevantes del alzamiento golpista de 1936. Atendiendo a esta situación, es necesario que dichas instituciones tomen las decisiones oportunas para revocar dichos acuerdos: nombramiento de hijos predilectos, nombramiento de hijos adoptivos, etc.

Ante esta situación, el Ayuntamiento de Leitza aprueba la siguiente iniciativa:

1.- El Ayuntamiento de Leitza decide revocar el acuerdo de pleno de 5 de junio de 1945 por el que se nombraba hijo adoptivo de Leitza al que fue jefe de los requetés de Navarra y actor importante en el golpe de estado y posterior represión en Navarra Antonio Lizarza Iribarren.

2.- Así, el Ayuntamiento de Leitza, además de retirar la distinción de hijo adoptivo a Antonio Lizarza Iribarren, anima a todos los ayuntamientos de Navarra a que sigan el mismo camino.

3.- El Ayuntamiento de Leitza acuerda trasladar dicho acuerdo al Gobierno de Navarra, al Parlamento de Navarra y a la Delegación del Gobierno en Navarra. Del mismo modo, se les solicita que, en caso de tener nombramientos de estas características, adopten las mismas medidas de revocación de los nombramientos.

4.- Hacer pública esta iniciativa a través de los medios de comunicación.


Leitza, marzo de 2013