Moción aprobada en el Ayuntamiento de Leitza para retirar el titulo de hijo adoptivo a Antonio Lizarza.
9 votos a favor (Bildu) y dos en contra (DNE y UPN)
LEITZAKO
UDALAREN EKIMENA, ANTONIO LIZARZA HERRIKO SEME KUTTUN IZENDATZEKO AKORDIOA
BERTAN BEHERA UZTEKO
Kontuan hartuta gaur egun
frankismoaren makina bat ikur daudela bai Leitzan eta bai Nafarroa osoan,
Leitzako Udalak ikur hauek kentzeko akordioa adostu zuen joan den 2012ko
abenduan burututako osoko bilkuran.
Ildo beretik, ikur hauekin batera,
hainbat instituziok, izendapenen bitartez, 1936ko estatu-kolpean nabarmendutako
pertsonaia askoren irudia goratzen dute. Hori guztia kontuan hartuta,
beharrezkoa da instituzio horiek, dagokien erabakiak hartuz, akordio horiek
bertan behera uztea: herriko seme kuttun izendatzea, ohorezko seme izendatzea…
Egoera hori dela-eta, Leitzako Udalak honako erabakia
hartu du:
1.- Leitzako Udalak 1945eko ekainaren
5ean hartutako akordioa bertan behera uztea. Akordio haren bitartez herriko
seme kuttun izendatu zuten Antonio Lizarza Iribarren, Nafarroako erreketeen
buru izandakoa eta estatu-kolpean nahiz ondoren Nafarroan egindako errepresioan
egiteko garrantzitsua izan zuena.
2.- Erabaki honen bitartez Leitzako
Udalak, Antonio Lizarza Iribarreni seme kuttunaren izendapena kentzeaz gainera,
Nafarroako udal guztiei dei egiten die haiek ere bide hori jarrai dezaten eta
antzeko izendapenak bertan behera utz ditzaten.
3.- Nafarroako Gobernuari, Nafarroako
Parlamentuari eta Gobernuak Nafarroan duen Delegaritzari akordio honen berri
ematea eta beraiek ere, modu honetako izendapenik baleukate, neurri berdinak
har ditzatela eskatzea.
4.- Hedabideen bitartez ekimen honen
berri ematea.
Leitzan, 2013ko martxoan.